XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LANCRE Leial?... Ez dute hori pentsatzen Urtubi eta Amouko jaunak.

Berak izan ziren Parisera joan eta Erregearengandik laguntza eskatu zutenak, Lapurdiko Herria baketu zedin.

ETXAUZ (Ironiaz)

Amou eta Urtubi... ezagutzen ditut bai beren kezka eta desirak.

Bakea baino maiteago dute boterea.

LANCRE Berorrek dio hori.

Benetako frantsez nobleak iruditzen zaizkit neri.

Egiaz kezkaturik daude mugako arazoetan ere.

ETXAUZ Mugan ez da arazorik, Jauntxo batzuek besteekin dituzten hasarreak pizten dituztenak baino.

Nire Eleiz Barrutian ez da mugarik esistitzen.

Donostiako euskaldunak eta Baionakoak gauza berberak dira niretzako.

Euskal Herria bakarra da Eleizari dagokionez.

Jauntxoak eta Herri boteretsuak izan dira arazo politikoaz bitan bereiztu dutenak.

Nire agintea Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoako hirietaraino hedatzen da.

(Isilune laburra.)

LANCRE Etxauz Jauna!